Fire300x200 Fir0002 [CC-BY-SA-3.0],
Wikimedia Commons

Sute bat sortzen denean, segundo bakoitza garrantzitsua da eta sutea aurreikusteko, edo gutxienez, bere hedapena atzeratzeko, milaka egur, plastiko, ehun eta dispositibo elektronikok sugarra berandutzen duten agenteekin babesten dira produktuaren errekortasuna murrizteko.

Nanomaterialak suaren kontra

Azken urteetan gero eta gehiago erabiltzen dira nanomaterialak sugar atzeratzaileak egiteko. Suaren kontrako ahalmena handitzeko gainazalak nanokonposatuz osatutako geruzekin babesten dira. Orokorrean 3 osagarri dituzte material hauek:

  • Nanopartikulak (50-100 nm inguruko aluminioa, silizioa, fosforoa eta boroa bezalako osagai inorganikoak)
  • Erreakzionatzaile bat
  • Disolbatzaile organiko bat (ura, alkohola, etab).

Nanokonposatu hauek suari aurre egiten diote oso tenperatura altuetan. Egur industriaren kasuan bereziki garrantzitsua da suaren kontrako babesa, egurra eta papera eta kartoia bezalako bere deribatuak zelulosaz , hau da, errekortasun handiko karbohidratoz osatuak baitaude. Nanomaterialez osatutako suaren kontrako geruza duen papera erretzen saiatzen garenean, nanopartikulan dagoen fosforoak zelulosarekin erreakzionatzen du ikatz bihurtuz, baina prozesuan erre gabe. Fenomeno honen atzen, beroketan kanporatzen den nitrogenoa dago, gas erregaitz honek oxigenoa urruntzen du gainazaletik. Oxigenorik ez dagoenez, ez dago errekuntzarik gainazalean eta sua ez da zabaltzen.

Erabilpen posibleak

Kristalak, paretak, ehunak, egurrak. Gaur egun, industria sektorean nonahi erabiltzen dira suteen kontra.