nanoKOMIK web orrialdearen Lege-Oharra
(2015/11/01etik indarrean dagoen testua)

LEGE INFORMAZIOA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, 10. artikuluan xedatzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzuen emaileak hala zerbitzuaren hartzaileei nola organo eskudunei ondorengo informazioa, baliabide elektronikoen bidez, edozein unetan, erraz, zuzenean eta doan kontsultatzea ahalbidetzeko beharrezko baliabideak eduki beharko ditu:

Domeinuaren izena: www.nanokomik.com

e-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Jabeak:

NANOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA – CIC nanoGUNE (aurrerantzean, “CIC nanoGUNE”) entitatea. Donostiako (Gipuzkoa) Tolosa hiribideko 76.ean kokatuta dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroko 1. sekzioan AS/G/12418/2006 zenbakiarekin inskribatuta eta bere IFK zenbakia G-20903449 da.

DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER FUNDAZIOA – DIPC (aurrerantzean, “DIPC”) entitatea. Donostiako (Gipuzkoa) Manuel de Lardizabal pasealekuko 4.ean kokatuta dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-72 zenbakiarekin inskribatuta eta bere IFK zenbakia G-20662292 da.

ERABILERA BALDINTZAK

Esparrua, xedea eta irismena

Xedapen hauek (aurrerantzean, «ERABILERA BALDINTZAK»), CIC nanoGUNEk eta DIPCk www.nanokomik.com domeinuaren bitartez (aurrerantzean, «WEBGUNEA») Interneteko erabiltzaileen esku (aurrerantzean, «ERABILTZAILEAK») jarritako web-orri zerbitzua kontsultatzeko eta erabiltzeko baldintzak arautzen dituzte.

Aurretik esandakoari kalterik egin gabe, CIC nanoGUNEk eta DIPCk WEBGUNEAren bidez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen eduki jakin batzuk kontsultatzeko eta zerbitzu batzuk erabiltzeko, baliteke baldintza berezi batzuk bete behar izatea (aurrerantzean, «BALDINTZA BEREZIAK»). Kasuan kasu, baldintza horiek erabilera baldintza hauek ordezkatu, osatu eta/edo aldatuko dituzte, eta kontraesanik izanez gero, baldintza bereziak gailenduko zaizkie baldintza hauei. BALDINTZA BEREZI horiek WEBGUNEAN bertan kontsultatu ahal izango dituzte ERABILTZAILEEK.

Ondorioz, aipatutako edukiak kontsultatu eta/edo zerbitzuak erabili baino lehen, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu, eta kasuan kasu, aipatutako edukia kontsultatu eta/edo zerbitzua erabiltzerakoan, hori arautzen duten BALDINTZA BEREZIEN bertsio argitaratua onartu.

CIC nanoGUNEk eta DIPCk edukiak, ERABILERA BALDINTZA hauek, kasuan kasu, BALDINTZA BEREZIAK, eta oro har, WEBGUNEAREN diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementuak edozein unetan aldatu edo eguneratzeko ahalmena izango du, aurretiazko jakinarazpenik egin behar izan gabe, betiere honako mugen barruan: (i) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, WEBGUNEKO «Kontratatzailearen Profila» Atalean jasotako edukiekin lotuta finkatutakoak eta (ii) lege horri jarraiki CIC nanoGUNEk eta DIPCk, kasuan kasu, WEBGUNEAN jendearentzat kontsultagarri eduki behar dituen edukien gardentasunaren inguruko legedia aplikagarriarekin lotutakoak.

WEBGUNEAREN azken eguneratzean argitaratutako sarbide eta/edo erabilera baldintzak bete beharko dira, eta bisitaldi bakoitzean, une horretan WEBGUNEAN argitaratuta daudenak izango dira aplikagarriak.

ERABILTZAILEAK, WEBGUNEAN sartzean, webgunearen erabilera-erregimena arautzen duten ERABILERA BALDINTZA hauek onartu eta baimenduko ditu, berariaz eta eragozpenik gabe, eta onarpen horrek izenpetutako idatzizko edozein kontraturen baliozkotasun eta eraginkortasun berberak izango ditu. ERABILTZAILEAK ez baditu ERABILERA BALDINTZA hauek osorik onartzen, ez du WEBGUNERA sartzeko baimenik izango.
ERABILTZAILEAREN erregistroa eta pasahitza

WEBGUNEA erabiltzeko eta/edo CIC nanoGUNEk eta DIPCk horren bidez eskura jarritako eduki eta/edo zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea izateko (Eremu pribatua) ERABILTZAILE gisa erregistratu beharra dagoen kasuetan, erabiltzailea horretarako informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen erantzulea izango da.

Aipatutako erregistroa CIC nanoGUNEk eta DIPCk unean-unean finkatuta daukan moduan gauzatuko da eta erregistro horren bidez ERABILTZAILEARI (i) «log» identifikatzaile bat eta (ii) pasahitz bat emango zaizkio, saioa edozein unetan hasi ahal izateko, WEBGUNEAREN erabiltzaile erregistratu gisa.

ERABILTZAILEAK esleitzen zaizkion identifikatzailea eta pasahitza modu egokian erabili beharko ditu, horiek zaintzearen eta isilpean gordetzearen erantzulea izango da eta hirugarrenei ez uzteko –ez aldi baterako ez betiko– konpromisoa hartuko du, baita bestelako pertsonei sarbidea ez ahalbidetzekoa ere.

Norbaitek identifikatzailea eta pasahitza lapurtu edo baimenik gabe eskuratzen badu, edo galtzen badu, ERABILTZAILEAK berehala CIC nanoGUNEri eta DIPCri jakinarazi beharko dio, azken hauek baliogabetu ditzaten. CIC nanoGUNE eta DIPC ez dira inola ere baimendu gabeko hirugarrenek ERABILTZAILEAREN identifikatzailea eta pasahitza erabiliz egindako ekintzen erantzulea izango, ERABILTZAILEAK aipatutako jakinarazpena egiten ez dieten bitartean.

WEBGUNEAREN sarbide eta erabilerarekin lotutako baldintza ekonomikoak

BALDINTZA BEREZIETAN besterik adierazi ezean, WEBGUNERAKO eta bertako edukietarako sarbidea doakoa da, ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatuta daukan telekomunikazio sarerako konexioaren kostua izan ezik.
Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubideak

WEBGUNEAREN gaineko Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubide guztiak legez erreserbatuta daude eta ERABILTZAILEAK sarbidea izateak ez du esan nahi, inola ere, CIC nanoGUNEren eta DIPCren eta/edo edozein hirugarrenen titularitatekoak edo jabetzakoak diren aktiboen erabilera-lizentziarik edo eskubiderik ematen zaionik. Eskubide erreserba hau (i) bai kanpoko itxurari (look and feel) eta WEBGUNEAREN nabigazioaren kode, diseinu eta egiturari (ii) bai WEBGUNEAN dauden eta zabaldu daitezkeen edozein formatutako edukiei dagozkie (adib., dibulgaziozko artikuluak, lan zientifikoak, argazki esperimentalak, etab.).

WEBGUNEAN izen komertzialen, marken, logotipoen edo bestelako ikur bereizgarrien erreferentziak barne hartzen badira, dela CIC nanoGUNEren eta/edo DIPCren titularitatekoak dela hirugarrenenak, debekatuta egongo da horiek erabiltzea CIC nanoGUNEren eta/edo DIPCren berariazko baimenik edo legezko titularraren baimena eduki ezean.

WEBGUNEAN jasotako informazioa berregitea, kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, jendearen eskura jartzea eta antzeko beste edozein jarduera egitea debekatuta dago, baita bertan jasotako materialen diseinu, hautapen eta aurkezteko moduarekin lotuta aipatutako jarduerak egitea ere, helburua eta egiteko modua edozein izanda ere, horretarako CIC nanoGUNEren eta/edo DIPCren baimenik eduki ezean.

Ondorioz, BALDINTZA BEREZIETAN bestelakorik adierazi ezean, ERABILTZAILEAK WEBGUNEAREN bitartez bere esku jarri diren edukiak eta zerbitzuak modu pertsonalean eta pribatuan bakarrik ikusi eta erabili ahal izango ditu, betiere aipatutako eduki eta/edo zerbitzuekin jarduera komertzial edo profesionalik egiteko helbururik gabe.

Halaber, WEBGUNEAK funtzionatzeko, sarbidea izateko eta erabili ahal izateko beharrezkoak diren ordenagailu programak deskonpilatzea, desmuntatzea, atzeranzko ingeniaritza egitea, azpilizentziak ematea edo edozein modutara transmititzea, itzultzea edo lan eratorriak egitea debekatuta dago. ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN instalatutako edozein babes gailu edo segurtasun sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatzeari uko egin beharko dio.
Erantzukizunak eta bermeak

WEBGUNEA erabiltzen duenak bere erantzukizunpean egiten du. WEBGUNERA sartzean, ERABILTZAILEAK hitz ematen du (i) ez duela CIC nanoGUNEren eta DIPCren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer egingo, ezta WEBGUNEA kaltetu, ezgaitu edo gainkargatu dezakeen ezer ere eta (ii) Legeekin eta trafiko erabilerekin guztiz bat datorren modu batean erabiliko duela.

Beraz, ERABILTZAILEAK CIC nanoGUNEren eta/edo DIPCren, eta/edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori urratzearen ondorioz kalte-galerak sortzen badira.

CIC nanoGUNEk eta DIPCk WEBGUNEAK behar bezala funtzionatzeko eta birusak eta osagai kaltegarriak hautemateko egokitzat jotzen dituen segurtasun neurriak ezartzen ditu. Hala eta guztiz ere, ERABILTZAILEAK jakin behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta horrenbestez, CIC nanoGUNEk eta DIPCk ezin dutela bermatu (i) WEBGUNEAN jasotako edukiak eta zerbitzuak edozein unetan eskuratu ahal izatea, (ii) aipatutako edukietan akatsik ez egotea, ezta gertatzen den edozein akats konponduko dutela ere, (iii) birusik edo ERABILTZAILEAREN sistema informatikoak (softwarea eta hardwarea) edo dokumentu elektronikoak eta dokumentu horietan barne hartutako fitxategiak alteratu ditzakeen elementu kaltegarririk izango ez denik, (iv) ezta ezarritako segurtasun neurriak gaindiezinak direnik ere.

Era berean, CIC nanoGUNEk eta DIPCk zerbitzua, partzialki edo osoki, aldi baterako edo behin betiko eteteko eskubidea dauka, aldaketa teknikoen edo matxuren aurrean, aldez aurretik jakinarazita, posible bada, WEBGUNEAREN edo horretara zuzendutako beste edozein baliabideren bidez, betiere honako mugen barruan: (i) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, WEBGUNEKO «Kontratatzailearen Profila» Atalean jasotako edukiekin lotuta finkatutakoak eta (ii) lege horri jarraiki CIC nanoGUNEk eta DIPCk, kasuan kasu, WEBGUNEAN jendearentzat kontsultagarri eduki behar dituen edukien gardentasunaren inguruko legedia aplikagarriarekin lotutakoak.

ESTEKAK

Estekatutako guneak

WEBGUNEAREN bidez, nanoGUNEk eta DIPCk ERABILTZAILEARI hirugarrenen jabetzako eta/edo hirugarrenek kudeatutako Interneteko beste gune edo atari batzuetara (aurrerantzean, «GUNE ESTEKATUAK») bideratuko dituzten estekak egiteko gailu teknikoak (adibidez, botoiak, lotura eta bannerrak) eskaintzen dizkio.

ERABILTZAILEAK kontuan hartu behar du estekak egiteko gailu horiek erabiliz WEBGUNETIK ESTEKATUTAKO GUNEETARA sartuz gero ERABILERA BALDINTZA HAUEK aplikagarri izateari utziko diotela.

CIC nanoGUNEk eta DIPCk ez dituzte ESTEKATUTAKO GUNEETAN jasotako eduki eta zerbitzuak ez ezagutzen ez kontrolatzen eta WEBGUNEAREN bitartez horietarako sarbidea emateak ez du inola ere esan nahi (i) CIC nanoGUNEk eta DIPCk ESTEKATUTAKO GUNEETAN barne hartutako eduki eta zerbitzuak aholkatu edo onartzen dituenik eta/edo (ii) CIC nanoGUNEren eta DIPCren eta ESTEKATUTAKO GUNEAREN arduradunaren arteko harreman, elkarlan edo dependentziarik dagoenik.

Ondorioz, CIC nanoGUNEk eta DIPCk ez dute ESTEKATUTAKO GUNEEN gaineko inolako erantzukizunik hartzen bere gain, eta beraz, ez da ez haien funtzionamenduaren, ez horiek barne hartzen dituzten eduki eta zerbitzuen ezta ESTEKATUTAKO GUNE horietan barne hartutako esteken gaineko inolako erantzukizunik hartzen bere gain.

ERABILTZAILEAK ESTEKATUTAKO GUNE bateko edukiak, zerbitzuak edo bestelako edozein jarduera legez kanpokoak edo desegokiak direla jakinez gero, CIC nanoGUNEri eta DIPCri berehala jakinarazi beharko die, kasuan kasu, egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.

Hiperestekak

Beste gune edo web-orri batzuetan hipertestuetarako loturak (hiperestekak) egitea baimentzen da, http://www.nanokomik.com webgunearen hasierako orrira zuzenduta baldin badaude, edo kasuan kasu, WEBGUNEAREN barruko beste edozein orrira (deep link), eta orri horiek leiho oso batean agertzen baldin badira, dagozkien URL helbideekin, WEBGUNERAKO hiperesteka jartzearen ondoriozko edozein erantzukizun bere gain hartuta.

Hiperesteka agertzen den webgune edo web-orrian ezingo da inola ere adierazi CIC nanoGUNEk eta DIPCk hiperesteka hori jartzeko baimena eman duenik, CIC nanoGUNEk eta DIPCk idatzizko berariazko baimenik eman ez badute.

Bere webgunean edo web-orrian hiperesteka jarri duen hirugarrenak CIC nanoGUNEren eta/edo DIPCren marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo CIC nanoGUNEren eta/edo DIPCren titulartasunekoa eta/edo WEBGUNEAREN ingurukoa den beste edozein elementu identifikatibo barne hartu nahi baldin badu, horretarako CIC nanoGUNEren eta DIPCren aldez aurretiko baimena beharko du, berariazkoa eta idatzizkoa.

Aurretik esandako guztiari kalterik egin gabe, http://www.nanokomik.com webguneko web-orri bat CIC nanoGUNEkoa edo DIPCkoa ez den beste webgune bateko leihoan framing teknikaren bidez agertzea erabat debekatuta dago, CIC nanoGUNEren edo DIPCren berariazko baimena izan ezean.

Halaber, http://www.nanokomik.com webgunearen bidez zabaldutako edozein eduki WEBGUNEKOA ez den beste webgune edo web-orri batean in line linking teknikaren bidez agertzea ere guztiz debekatuta dago, CIC nanoGUNEren edo DIPCren  berariazko baimena eduki ezean.

Hiperesteka bat aurretik esandako baldintzak betez jartzeak ez du inola ere esan nahi CIC nanoGUNEren eta DIPCren eta hiperesteka agertzen den webgunearen edo web-orriaren jabearen artean harremanik dagoenik, ezta CIC nanoGUNEk eta DIPCk bere edukiak eta/edo zerbitzuak onartu edo ontzat ematen dituztenik ere.

Edozein kasutan, CIC nanoGUNEk eta DIPCk WEBGUNERAKO edozein hiperesteka edozein unetan debekatzeko edo baliogabe uzteko eskubidea izango du, bereziki hiperesteka agertzen den webguneko edo web-orriko jarduera eta/edo edukiak legez kanpokoak baldin badira.

PRIBATUTASUN POLITIKA. DATU PERTSONALEN BABESA

Informazio orokorra

Jarraian aurreikusitakoaren arabera, ERABILTZAILEEK WEBGUNEAREN bidez emandako datu pertsonalak CIC nanoGUNEren eta DIPCren aldetik jasotzeari eta tratatzeari buruzko Pribatutasun Politika (aurrerantzean, «PRIBATUTASUN POLITIKA») ezarriko da.

CIC nanoGUNEk eta DIPCk PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea daukate, legedia, jurisprudentzia eta/edo administrazio berritasunetara egokitzeko, baita WEBGUNEAREN bidez egiten dituen praktiketara ere, betiere ERABILTZAILEEN eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, CIC nanoGUNEk eta DIPCk ERABILTZAILEEI datu pertsonalak eman aurretik PRIBATUTASUN POLITIKA ezagutu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkie, datuak babestearen arloan indarrean dagoen legediari jarraiki lehenari dagozkion informatze eta baimentze zereginak behar bezala betetzeko.

Informazio-eskubidea

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan jasotakoari jarraiki, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio CIC nanoGUNEk eta DIPCk datu pertsonalen fitxategi bana daukatela beren ardurapean, aurrerago zehaztuko ditugun helburuetarako sortua, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatuta daudela.

CIC nanoGUNEk eta DIPCk ez ditu spaming teknikak erabiltzen, eta WEBGUNEKO «Cookiei buruzko politika» atalean berariaz idatzitakoaz aparte, ERABILTZAILEAK ez dira WEBGUNEA bisitatze hutsagatik erregistratuta geratuko. CIC nanoGUNEk eta DIPCk informazio hau bakarrik tratatuko dute: ERABILTZAILEAK erregistratzerakoan, CIC nanoGUNEk eta/edo DIPCk antolatutako jarduera/ekintzetan izena ematerakoan eta CIC nanoGUNEk eta/edo DIPCk WEBGUNEAREN bidez eskainitako edozein zerbitzutan alta ematerakoan.

Datuen tratamenduaren helburua

Edozein informazio eskatzailek edo ERABILTZAILEK CIC nanoGUNEri eta DIPCri WEBGUNEAREN bidez ematen dizkion datuak jasotzea eta tratatzearen xedeak hauek dira: (i) ERABILTZAILEAREKIN harremana izatea eta harreman hori kudeatzea, (ii) CIC nanoGUNEk eta DIPCk WEBGUNEAREN bidez eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuetarako ERABILTZAILEAREN sarbidea eta erabilera kudeatzea, (iii) ERABILTZAILEEK egindako eskaerak kudeatzea eta online kontsultak informazio egokia emanez erantzutea, eta (iv) ERABILTZAILEARI CIC nanoGUNEren jarduerari dagokionez interesatzen zaizkion alderdien inguruan informatzea, informazioa ohiko kanaletatik edo elektronikoetatik helaraziz.

ERABILTZAILEAREN baimena

CIC nanoGUNEk eta DIPCk WEBGUNEAREN bidez eskainitako edukiak edo zerbitzuak eskuratzeko ERABILTZAILE gisa erregistratu, WEBGUNEAN dauden formularioen bidez datuak eman edo kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat bidaliz gero, ERABILTZAILEAK edo informazio eskatzaileak adierazitako komunikazio bideetatik helarazitako datuak tratatzeko baimena ematen duela ulertuko da.

WEBGUNEAN eskuragarri dauden formularioetan, izartxo batekin (*) agertzen diren eremuetan eskatutako datu pertsonalen inguruko informazioa ematea nahitaezkoa izango da. Nahitaezkotzat jotzen diren eremuak betetzen ez badira edo datuak zuzenak ez badira, CIC nanoGUNEk eta DIPCk ezingo dute ERABILTZAILEAREN eskaera kudeatu, eskatutako informazioa helarazi edo eskatutako zerbitzuak eman.

Gauzak horrela, ERABILTZAILEAK, erregistratzeko prozedura betetzen ari den bitartean, edozein modutara, eta/edo WEBGUNEAN dauden formularioen bidez datuak ematen dituenean, PRIBATUTASUN POLITIKA onartu eta aipatutako formularioetan agertzen den «bidali» botoia (edo horren parekoa) klikatzen badu, aipatutako formularioan emandako informazioa eta datuak zehatzak eta egiazkoak direla adieraziko du.

Datu pertsonaletan edozein aldaketa gertatuz gero, datuen titularrak fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko die, eta edozein kasutan bera izango da emandako datuen unean uneko egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzulea.

Hirugarrenen datuak emanez gero, titularrek datuak jakinarazteko berariazko baimena eman diotela adierazten du ERABILTZAILEAK.

ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio datuak aurretik deskribatutakoak ez diren helburuetarako tratatzeari uko egin diezaiokeela. Ondoren horretarako, ERABILTZAILEAK erregistratzerakoan berariazko baimen informatua emateari kalterik egin gabe, aurretik zehaztutako helburu guztietarako baimena ematen duela ulertuko da, datuak jasotzen direnetik 30 egun naturaleko epean aurkakorik adierazten ez badu.

Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak

ERABILTZAILEAK bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan bertan jasotako baldintzetan eta moduan, fitxategiaren arduradunei idatzizko eskaera bat helaraziz, indarreko legedian xedatutako moduan, honako helbideetara:

NANOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA-CIC nanoGUNE, Tolosa hiribidea 76, 20018 – Donostia (Gipuzkoa).
DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER FUNDAZIOA – DIPC, Manuel de Lardizabal pasealekua 4, 20018 – Donostia (Gipuzkoa).

Datuak lagatzea

ERABILTZAILEAK ematen dituen datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

Konfidentzialtasuna eta Segurtasuna

CIC nanoGUNEk eta DIPCk ERABILTZAILEAK emandako datu pertsonalak konfidentzialak izango direla eta datu pertsonalen arloko indarreko legediari jarraiki tratatuko dituela bermatzen du, eta hala, horiek isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio CIC nanoGUNEk eta DIPCk abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasotako babes maila emango diela bere datu pertsonalei –Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, garatzen duen Araudia onartu zen Dekretu horren bidez– eta eskura dauzkan bitarteko tekniko guztiak ezarri dituela Erabiltzaileak CIC nanoGUNEri eta DIPCri ematen dizkion datuen galera, erabilera okerra, alterazioa, baimenik gabeko eskuratzea eta/edo lapurreta saihesteko, baina era berean, Interneteko segurtasun neurriak gaindiezinak ez direla ere jakinarazten dio.

Datu pertsonalak babestearekin zerikusia daukan edozein gai kontsultatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke, ondorengo posta elektronikoaren bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

COOKIEI BURUZKO POLIKA

WEBGUNEAK cookie artxiboak eta/edo antzeko datuak metatzeko eta berreskuratzeko bestelako tresnak erabiltzen ditu.

ERABILTZAILEAK cookie artxiboen erabilerari buruzko informazio zehatza nahi izanez gero, WEBGUNEKO «Cookiei buruzko politika» Atalean eskuratu dezake.

LEGEDIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIAK

ERABILERA BALDINTZA hauek Espainiako antolamendu juridikoaren mende daude.

WEBGUNEAN sartu eta CIC nanoGUNEk eta DIPCk WEBGUNEAREN bidez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen edukiak eta/edo zerbitzuak eskuratzearekin lotutako edozein gatazka ebazteko, ERABILTZAILEAK eta CIC nanoGUNEk eta DIPCk Donostiako Epaitegi eta Auzitegiei berariaz men egitea onartzen dute, dagokien beste edozein foru orokor edo bereziri uko eginez.