megafonoa1
berriak
megafonoa2

Apirilaren 25ean Bartzelonan bi zientzia eta komiki tailer eskainiko ditugu 14 eta 18 urteko gazteei zuzenduta.

13:40 –14:30 CosmoCaixa Barcelona

Tailer honetan, nanoeskalan agertzen diren propietate desberdinak erabiliko ditugu nanoboteredun superheroiak sortu eta beren istorioa komikiaren bitartez kontatzeko. 60 ikasleko taldea ideia berriak sortu eta storyboard-aren piezak elkartzen joango da cadaver exquisito-aren teknika erabiliz nanofizkiozko istorioa sortu arte. Tailerra Jose Carlos Torre marrazkilariak eta Amaia Arregi fisikariak bideratuko dute.

Aktibitate hau, apirilean Zaragoza, Madril, Donostia eta Bartzelonan ospatzen den Nanozientzia eta Nanoteknologia jaialdiaren baitan kokatzen da, 10alamenos9 proiektuak bultzatua.

 

18:00 –20:30 Ignasi Iglésias-Can Fabra Liburutegia

Lehenik, nanozientziari esker materialek izan ditzaketen propietate harrigarriak azalduko dizkigu fisikari batek, gure heroiaren "nanoboterea" aukeratu edo asmatzeko.

Ondoren, komikigile batek komiki bat nola marraztu eta osatu erakutsiko digu, eta sormen prozesu horretan lagunduko digu. Komikiaren lenguaia erabiliko dugu supereroiekin eta nanozientziarekin erlazionatutako istorioak idatzi eta marrazteko. Genero honen berezitasun expresiboak landu eta ematen dizkigun aukerak garatuko ditugu gure beharretara egokitzeko.

Tailerra teoriko-praktikoa izango da. Helburua istorio bat idazteko motibazioa topatzea eta ideiak sintetizatzea izango da, komunikatu nahi duguna transmititu dezaten. Guzti honi esker, parte-hartzaileek irudiak eta hauen esanahia hobeto irakurtzen ikasiko dute, eta gai izango dira beren interesen arabera zer marraztu behar duten erabakitzeko eta nanokomikia kontatzerako orduan irudi horiek modu eraginkorrean erabiltzeko.

Tailer hau Jose Carlos Torre eta Amaia Arregik bideratuko dituzte.

Izen-ematea Ignasi Iglésias - Can Fabra liburutegian egingo da.